Salmoak 118:15-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,

16. Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».

17. Ez, ez naiz hilko, biziko baino,Jaunaren egintzak kontatzeko.

18. Bai, gogor zigortu nau Jaunak,baina heriotzara eraman ez.

19. Zabaldu niri garaileen ateak,Jauna gorestera sar nadin.

20. Hona Jaunaren atea: sar bitez hemendik garaileak!

21. Eskerrak zuri, Jauna, erantzun didazulako,nire salbatzaile izan zarelako.

22. Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.

23. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.

24. Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna:alai gaitezen eta poztu berarengan!

25. Otoi, Jauna, eman garaipena!Otoi, Jauna, eman arrakasta!

26. Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena!Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu.

27. Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz.Egin prozesioa, abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino.

Salmoak 118