Salmoak 116:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua;

2. bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.

3. Herio-lokarriek estutu ninduten,Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,

4. baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»

5. Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.

6. Jaunak zaintzen ditu xumeak:lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.

Salmoak 116