Salmoak 115:4-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,gizakien eskulan.

5. Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;

6. belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;

7. eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;eztarrian hotsik atera ezin.

8. Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!

9. Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

10. Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

11. Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

12. Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,

13. bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.

14. Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.

15. Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.

Salmoak 115