Salmoak 114:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israel Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,

2. Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.

3. Jainkoa ikustean, itsasoak ihes, Jordanek atzera egin zuen;

4. mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.

5. Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?

6. Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,eta zuek, muinook, arkumeak bezala?

Salmoak 114