Salmoak 113:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Jauna nazio guztien gainean garai,haren ospea zeruak baino gorago.

5. Nor Jauna, gure Jainkoa, bezalakorik?Gorenean du jarria tronua,

6. baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko.

7. Gizagaixoa hautsetatik altxatzen du,behartsua zaborretatik ateratzen

8. eta handikien artean,bere herriko nagusien artean, jartzen.

9. Emakume agorrari ohore ematen dio etxean,haurrak eman eta ama zoriontsu egiten.Aleluia! Gora Jauna!

Salmoak 113