Salmoak 111:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,beste nazioen lurraldeak berari emanez.

7. Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,

8. beti-betiko ezarriak, leialtasun eta zuzentasunez burutuak.

9. Bere herriari askatasuna eman dio,haiekin ituna finkatu betiko.Santua eta beldurgarria da bera!

10. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak.Jaunaren gorespenak betiko dirau.

Salmoak 111