26. Zeruan gora, leizean behera ibili ziren,barruak dardaraz arriskuagatik.
27. Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera,beren trebetasun guztia alferrik zutela.
28. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta atera egin zituen estualditik.
29. Ekaitza haize gozo bihurtu zueneta olatuen orroa isildu.
30. Poztu ziren barealdiazeta beren gogoko portura eraman zituen Jainkoak.
31. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.
32. Gora bezate herri-batzarrean,goretsi zaharren kontseiluan.
33. Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor,
34. lur joriak gatzaga, tokiko jendearen gaiztakeria bide.
35. Basamortua, berriz, urtegi bihurtzen dueta landa lehorra iturburu.
36. Gosedunak biziarazten ditu bertan,eta bizitzeko hiriak eraikitzen dituzte,