1. Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
2. Aldarrika bezate Jaunak askatuekzapaltzailearen eskutik askatu dituela
3. eta herrialde guztietatik bildu:ekialde eta mendebaldetik, iparralde eta hegoaldetik.
4. Noraezean zebiltzan basamortuan,bide bakartietan, bizitzeko hiririk aurkitu ezinik.
5. Gose-egarriz hilzorian zeuden, adorea galdurik.
6. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta libratu egin zituen estualditik.
7. Bide zuzenetik eraman zituen,bizitzeko hirira iritsi arte.
8. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.
9. Egarriz larri zeudenak ase ditu,gosetuak ondasunez bete.
10. Ilunperik beltzenean zeutzan,burdinaz eta miseriaz loturik,
11. Jainkoaren aginduen kontra errebelatu baitzireneta Goi-goikoaren egitasmoa mespretxatu.
12. Nekepean umilarazi zituen,lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.
13. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.
14. Ilunperik beltzenetik atera zitueneta haien lokarriak hautsi.
15. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.
16. Brontzezko ateak puskatu zituen,burdinazko morroiloak apurtu.