1. Bedeinka beza ene arimak Jauna!Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,
2. argiz inguratua soinekoz bezala.Oihal-etxola bezala zabaltzen duzu zerua,
3. zeure goi-geletan pilatzen ura;hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza,haize-hegaletan zabiltza.
4. Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.
5. Lurra sendo oinarritu zenueneta ez du sekula kolokarik egingo.
6. Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,eta mendiak azpian hartu zituzten urek;
7. baina zure mehatxuz ihes egin zuten,zure trumoi-hotsak uxaturik:
8. mendietan gora, ibarretan behera,zuk izendaturiko lekuraino.
9. Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei,berriro lurra estal ez dezaten.
10. Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,mendi artean doazela,
11. basapiztiek edan dezaten, basastoek egarria ase.
12. Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak,hostopean kantari.
13. Bere goi-geletatik ditu mendiak ureztatzen,bere biltegietako emaitzez lurra asetzen.
14. Abereentzat belarra ernearazten du,lanerako animalientzat bazka.Lurretik laborea ateratzen du
15. eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa,aurpegia distiratsu egiten duen olioaeta giza indarrak berritzen dituen ogia.
16. Urez ase dira Jaunaren zuhaitzak,hark landaturiko Libanoko zedroak;
17. bertan egiten dute txoriek habia,ipuruetan zikoinak etxea.