Salmoak 104:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bedeinka beza ene arimak Jauna!Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,

2. argiz inguratua soinekoz bezala.Oihal-etxola bezala zabaltzen duzu zerua,

3. zeure goi-geletan pilatzen ura;hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza,haize-hegaletan zabiltza.

4. Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.

5. Lurra sendo oinarritu zenueneta ez du sekula kolokarik egingo.

6. Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,eta mendiak azpian hartu zituzten urek;

7. baina zure mehatxuz ihes egin zuten,zure trumoi-hotsak uxaturik:

8. mendietan gora, ibarretan behera,zuk izendaturiko lekuraino.

9. Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei,berriro lurra estal ez dezaten.

10. Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,mendi artean doazela,

Salmoak 104