Salmoak 102:10-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Errautsa dut janari, malkoak edari.

11. Zeure haserre-suminez,gora jaso eta lurrera jaurti nauzu.

12. Badoaz nire egunak, arratseko itzalaren antzera desagertuz;zimeltzen ari naiz belarraren antzera.

13. Zu, ordea, Jauna, errege zara betiko,zure erregetza menderen mendetarako.

14. Gupida izango diozu Sioni berriro,bada-eta errukirako garaia; bai, heldu da garaia!

15. Maite dituzte zure zerbitzariek hango harriak,penaturik daude hango hondamendiaz.

16. Begirune izango diote nazioek Jaunaren izenari,lurreko errege guztiek haren aintzari,

17. Jaunak Sion berriz eraikiko dueneaneta aintzaz beterik agertzean;

18. zapalduaren otoitza entzungo du,ez ditu baztertuko beronen eskariak.

19. Bego hau idatzirik hurrengo gizaldiarentzat,sortzeko dagoen herriak Jauna gorets dezan.

20. Jaunak bere santutegi gorenetik behera,zerutik lurrera begiratu du,

21. presoen intziriak entzutekoeta hiltzera kondenatuak askatzeko.

22. Jaunaren izen ahaltsua iragarriko dute Sionen,haren gorespena Jerusalemen,

23. herriak beren erregeekin bateraJauna gurtzera bilduko direnean.

Salmoak 102