1. Lur jorik dagoen dohakabearen otoitza: Jaunaren aurrean husten du bere kexa.
2. Jauna, entzun nire otoitza, hel bekizu nire deiadarra!
3. Ez iezadazu larrialdian aurpegia ezkuta,makur belarria niregana, dei egitean: erantzun bizkor!
4. Badoaz nire egunak, kea bezala,erretzen dauzkat hezurrak, txingarrak bezala.
5. Belarra bezala zimeldu zait bihotza,jangartzu eta akiturik nago.
6. Intziriaren intziriz, hezur eta azal bihurtua nago.
7. Hontz-zuria basamortuan bezala nago,gau-hontza hiri-hondakinen artean bezala.
8. Loak hartu ezinik, hor nagotxori bakartia teilatuan bezala.
9. Egun osoan etsaiak irainka ari zaizkit,amorru bizian madarikatzen.
10. Errautsa dut janari, malkoak edari.
11. Zeure haserre-suminez,gora jaso eta lurrera jaurti nauzu.
12. Badoaz nire egunak, arratseko itzalaren antzera desagertuz;zimeltzen ari naiz belarraren antzera.
13. Zu, ordea, Jauna, errege zara betiko,zure erregetza menderen mendetarako.
14. Gupida izango diozu Sioni berriro,bada-eta errukirako garaia; bai, heldu da garaia!
15. Maite dituzte zure zerbitzariek hango harriak,penaturik daude hango hondamendiaz.
16. Begirune izango diote nazioek Jaunaren izenari,lurreko errege guztiek haren aintzari,