Rut 2:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Hark erantzun:—Noemirekin Moabetik etorritako neska atzerritar hura.

7. Igitarien atzetik garagarburuak biltzeko baimena eskatu dit. Goizetik oraintsu arte aritu da lanean eta utzi berria du, itzalean atseden hartzeko.

8. Orduan, esan zion Boozek Ruti:—Adizu! Ez zaitez joan soro honetatik beste inora garagarburuak biltzera. Jarrai hemen lanean nire morroiekin.

9. Begira zein sailetara doazen biltzera eta joan beraien atzetik. Nire morroiei zuri bakean uzteko eskatu diet. Egarri zarenean, edan haiek betetako ur-ontzietatik.

Rut 2