4. Nik aukeratu gabeakizendatu dituzte errege,nire oniritzirik gabehautatu dituzte buruzagiak.Beren zilar eta urrezjainko-irudiak egin dituzte,beren buruaren galbide.
5. Higuingarria Samariakgurtzen duen zekorra!Haserre-sutan nagonire herriaren aurka:noiz helduko ote zaretegarbi izatera?
6. Irudi hori Israelgo artisau batekegina da, eta ez da jainko.Samariaren zekorrazati-zati egingo dute.
7. Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.
8. Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.
9. Efraim, basasto tematsua,Asiriara joan da,aliatuak erosi ditu.
10. Eskain diezaiela dirua herrieiā¦Nik bilduko ditut orain,laster kizkurtuko diraerrege nagusiaren zamapean.
11. Aldareak ugaldu ditu Efraimekbekatua kentzeko,baina bekatu-bide gertatuzaizkio aldareak.
12. Milaka lege idazten badiot ere,ez ditu beretzat hartzen.
13. Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,hildako abereen okela jateko;baina nik, Jaunak,ez ditut sakrifizio horiek atsegin.Horien bekatuak gogora dakartzat,beren hutsegiteengatikkontuak eskatuko dizkiet,eta Egiptora itzuli beharko dute.
14. Israelek bere Egilea ahaztu dueta jauregiak jaso;Judak, berriz, hiriak sendotu.Baina nik su emango diet hiriei,suak irentsiko ditu jauregiakĀ».