4. Baina Jaunak honela dio:«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?Eta zer zuretzat, Juda?Zuen maitasunagoiz-lainoa bezala doa,berehala kentzen duengoiz-ihintza bezala.
5. Horregatik, zigorra iragarri dietprofeten bidez,hondamena neure ahoko hitzez.Nire epaiak argiak bezalaegiten du distira.
6. Nahiago dut maitasunasakrifizioak baino,Jainkoa aintzat hartzeaerre-opariak eskaintzea baino.
7. «Gizakumeek ohi duten bezala,nirekiko ituna hautsi dute,maltzurki jokatu dute nirekin.
8. Galaad gaizkile-hiria da,odolez josia.
9. Lapur-sail baten antzera,zelatan dago apaiz-taldea.Hilketak eta makurkeriakegiten dituzteSikemera bidean.
10. Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:prostituzioan dabil Efraim,kutsatu egiten da Israel.
11. Zuretzat ere, Juda,gertu daukat ematekoa,neure herriaren zoriaaldatuko dudanean.