Oseas 6:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela dio herriak:«Ea, itzul gaitezen Jaunarengana.Berak urratu gaitueta berak sendatuko,berak zauritu gaitueta berak dizkigu zauriak lotuko.

2. Bizpahiru egun barru,bizia emango digueta indarberrituko gaitu,eta haren aurrean biziko gara.

3. Saia gaitezen Jauna ezagutzen:egunsentia bezain ziur helduko da,euria bezala etorriko zaigu,udaberriko eurialur-hondora bezala».

4. Baina Jaunak honela dio:«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?Eta zer zuretzat, Juda?Zuen maitasunagoiz-lainoa bezala doa,berehala kentzen duengoiz-ihintza bezala.

5. Horregatik, zigorra iragarri dietprofeten bidez,hondamena neure ahoko hitzez.Nire epaiak argiak bezalaegiten du distira.

6. Nahiago dut maitasunasakrifizioak baino,Jainkoa aintzat hartzeaerre-opariak eskaintzea baino.

7. «Gizakumeek ohi duten bezala,nirekiko ituna hautsi dute,maltzurki jokatu dute nirekin.

8. Galaad gaizkile-hiria da,odolez josia.

Oseas 6