Oseas 2:20-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Egun hartan ituna egingo dutneure herriaren alde,basapiztia, hegazti eta narrastiekin.Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,lur honetan ez da gehiagogudurik izango.Lasai biziaraziko dut neure herria.

21. Neure emazte egingo zaitut betiko.Gure ezkontza zuzenaeta legezkoa izango da,maitasuna eta errukiaizango ditu oinarri.

22. Neure emazte egingo zaitutleialtasun iraunkorrez.Orduan ezagutuko duzuzeure Jaun hau.

Oseas 2