Oseas 12:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Aingeru batekin borroka egineta garaitu,negar egineta onespena lortu zuen.Betelen aurkitueta bertanmintzatu zitzaion Jainkoa:

6. «Jauna, Jainko ahalguztiduna,Jauna du izena».

7. Beraz, Israel, itzul zaitezzeure Jainkoarengana,jokatu maitasunez eta zuzenbidez,izan uste on etengabeJainkoarengan.

8. Honela dio Jaunak:«Kanaandar honek, ordea,pisu faltsua darabil,engainua du maite.

9. Efraimek honela dio:“Bai, aberastu egin naiz,ondasun handiak bildu ditut,baina nire irabazietan ez du inorkbekatu edo hutsegiterik aurkituko”.

10. Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Oihal-etxoletan biziarazikozaitut berriro,basamortuan elkar aurkitugenuenean bezala.

11. Profetei hitz egin nien,ikuskariak ugari eman nizkieneta, orain ere, profeten bitartezegiten ditut neure oharpenak.

12. Galaadeko jendea gaizkilea bazen,haiek hutsaren hurrengo dira.Gilgal-enzezenak eskaintzen zituzten;baina haien aldareak ez dirasoroetako harri-piloa besterik».

Oseas 12