8. «Nola utziko zaitut, Efraim?Nola zapuztuko zaitut, Israel?Nola zu bertan behera utzi,Adma utzi nuen bezala?Nola egin zuri,Tzeboimi egin niona?Ikara degit bihotzak,gupidaz beterik.
9. Ez diot haserreari pizten utziko,ez dut Efraim berriro desegingo,Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;santua ni zuen artean,eta ez natorkizuehaserre-suminez».
10. Jaunaren ondoren joango dira.Jaunak lehoiak bezala orro egin,eta haren seme-alabakikaraz etorriko dira sartaldetik.
11. «Txoriak bezala,dardaraz etorriko dira Egiptotik,usoak bezala, Asiriatik.Beren etxeetanjarriko ditut bizitzen.Hala diot nik, Jaunak.