Negar Kantak 3:20-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.

21. Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez:

22. Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.

23. Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!

24. Neure artean diot: Jauna da nire on guztia!Harengan dut, beraz, itxaropen.

25. Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat,berarengana jotzen duenarentzat.

26. On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.

27. On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.

28. Bego bakarrik eta isilean,Jaunak probaren bat ezartzen dionean.

29. Ahuspez bedi hautsetaraino,izanen baita, beharbada, itxaropenik.

30. Jar biezaio masaila joka ari zaionari,utz biezaio irainez ase dezan.

31. Izan ere, Jaunak ez du gizakia betiko baztertzen.

32. Atsekabea ematen badu ere,errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz.

33. Ez du gogo onez umilarazten gizakia,ez dio gogo onez atsekabe ematen.

34. Herriko preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean,

Negar Kantak 3