Nahum 2:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Guda-gurdiak arrapaladan doazkale eta plazetan barrena,zuzi piztuak bezala,tximista bezain bizkor.

6. Niniveko erregeagudalburuei mintzo zaie,beren lasterreanbehaztopaka doaz hauek.Etsaiak korrika doazharresien aurka,beren ezkutuez babesturik.

7. Ibai aldeko ateakindarrez behartzen dituzte,eta errege-jauregiamenpean hartzen.

8. Jainkosaren irudia hartueta atzerrira daramate;haren zerbitzariakusoak bezala dabiltzaurrumaka eta bular-joka.

9. Urez beteriko putzua zenNinive;orain ihesi doazkio ur guztiak.«Geldi, geldi zaitezte!»Baina ez dira itzultzen.

10. «Harrapa zilarra, harrapa urrea!»Neurrigabeak dirahango ondasuneta gauza baliotsuak.

11. Dena larrutua, erraustua,porrokatua!Adore galdurik bihotzak,koloka belaunak,dardaraz gerriak,zurbil aurpegiak.

Nahum 2