Nahum 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona non datorrenmendi gainetanbakearen berri onadakarren albistaria.Ospatu zeure jaiak, Juda,bete zeure promesak.Gaizkilea ez da gehiagozuregana etorriko,zeharo ezereztua gelditu baita.

2. Ninive, badator zure aurkahondatzailea;zaindu dorreak,egin guardia bideetan!Egon prest gudurako,bildu zeure indar guztiak!

3. Jaunak berriro jasotzen duJakoben ondorengoen handitasuna,Israelen ospea;mahastia bezala larrutu zutenharrapariek,mahats-aihenak soilduz.

4. Ezkutu gorriak dituzteetsaien gudariek,purpurazko jantziak gerlariek.Suaren distira dute guda-gurdiekgerrarako prest daudenean.Dar-dar dagite lantzek.

Nahum 2