9. Jaunaren haserreajasan beharra dut,haren aurka egin baitut bekatu;baina laster erabakiko du Jaunaknire auzia eta nire alde aterako da;argitara eramango nau,eta ikusi ahal izango dutharen salbamena.
10. Hori ikustean, nire etsaia,«Non duzu Jauna, zeure Jainkoa?»esaten zidana bera,lotsaz beteko da.Neure begiz ikusiko dut etsaiakaleko lokatza bezala zapaldua.
11. Jerusalem, badator zure harresiakberreraikitzeko eguna,zure mugak zabaltzeko eguna.
12. Egun hartan,itsasoz itsaso eta mendiz mendietorriko zaizkizuzeure seme-alaba sakabanatuak,Asiriatik Egiptoraeta Nilotik Eufrates bitartekoak.