Mikeas 5:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. eta bakea ekarriko baitu.Asiria gure lurrera baldin badator,gure jauregiak zapaltzera,buruzagi ugari aterako dituguharen aurka.

5. Armaz menderatuko dituzteAsiria eta Nimroden lurraldea;askatu egingo gaituzteasiriarren eskutik,hauek gure lur-mugetan sartueta gure lurraldeazapalduko balute.

6. Bizirik geldituriko israeldarrak,Jaunak bidaltzen duenihintza bezala,belardira jaisten deneuri-lanbroa bezalaizango dira herri askoren artean:ez dira gizakiaren esku egongo,ez dute itxaropenagizakiagan jarriko.

7. Bizirik geldituriko israeldarrak,herri askotan sakabanatuak,lehoia basapiztien artean bezala,lehoikumea ardien artean bezalaizango dira:edonon sartzen direlarik,harrapatu eta txikitu egiten dute,eta ez da inorhaien eskutik libratuko.

8. Bai, jaso eskuazeuen etsaien aurka,eta denak ezereztuakgertatuko dira.

9. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.

10. Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.

Mikeas 5