Mikeas 3:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Entzun hau,Jakoben herriaren buruzagiok,Israelgo agintariok,zuzentasuna higuintzeneta zuzenbidea okertzen duzuenok:

10. odolaz eraikitzen duzue Sion,bidegabekeriaz Jerusalem.

11. Buruzagiek eskupekoaren trukeepaitzen dute,apaizek soldatagatik irakasten,profetek diru-ordainetan iragartzen;eta, halere,Jaunarengan babesten dira, esanez:«Ez al dugu, bada, Jauna geurekin?Zoritxarrak ez gaitu joko».

12. Horregatik, zuen erruz,goldalur bihurtuko da Sion,harri-pila Jerusalem,baso tenpluaren mendia.

Mikeas 3