Mateo 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion.

2. Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion:—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.

3. Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:—Nahi dut, izan zaitez garbi.Berehala, legena garbitu egin zitzaion.

4. Jesusek agindu zion:—Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.

Mateo 8