Mateo 5:46-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

46. Izan ere, maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten?

47. Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten?

48. Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.

Mateo 5