Mateo 28:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.

6. Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia.

7. Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena».

8. Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka.

9. Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen.Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.

10. Jesusek esan zien: «Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute».

11. Emakumeak joan ondoren, guardiako batzuk hirira etorri ziren gertaturiko guztiaren berri apaizburuei ematera.

Mateo 28