Mateo 22:43-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

43. Jesusek, orduan:—Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:

44. Hona Jaunak ene Jaunari esana: «Eseri nire eskuinean, zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean».

45. «Beraz, Davidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?»

46. Ezin izan zion inork erantzun, eta egun hartatik aurrera ez zen inor ausartu galderarik egiten.

Mateo 22