Mateo 22:42-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. —Zer diozue Mesiasi buruz? Noren ondorengoa da zuen ustez?Haiek erantzun zioten:—Davidena.

43. Jesusek, orduan:—Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:

44. Hona Jaunak ene Jaunari esana: «Eseri nire eskuinean, zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean».

45. «Beraz, Davidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?»

Mateo 22