Mateo 22:32-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik.

33. Entzuten zegoen jendea haren irakaspenaz txunditurik zegoen.

34. Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren,

35. eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:

36. —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?

37. Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.

38. Hori da agindurik nagusiena eta lehena.

39. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala.

40. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.

41. Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien:

42. —Zer diozue Mesiasi buruz? Noren ondorengoa da zuen ustez?Haiek erantzun zioten:—Davidena.

Mateo 22