1. Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek,
2. esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri.
3. Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: “Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu”».