Mateo 20:31-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!

32. Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:—Zer nahi duzue niregandik?

33. Haiek erantzun:—Begiak zabaltzea, Jauna!

34. Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.

Mateo 20