Mateo 20:16-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. «Horrela, azkenekoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkeneko».

17. Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean:

18. «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute

19. eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen, zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztu egingo da».

20. Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko.

21. Jesusek galdetu zion:—Zer nahi duzu?Eta hark:—Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.

22. Jesusek erantzun:—Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko?—Bai, gauza gara —esan zioten.

23. Jesusek, orduan:—Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.

24. Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien aurka haserre jarri ziren.

Mateo 20