Mateo 20:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen.

2. Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.

3. «Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lanaren zain ikusirik,

4. esan zien: “Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena”.

5. Eta haiek ere joan egin ziren.«Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.

Mateo 20