Mateo 19:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat— adulterio egiten du.

10. Orduan, ikasleek esan zioten:—Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.

11. Jesusek erantzun zien:—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

12. Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.

13. Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.

Mateo 19