1. Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.
2. Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.
3. Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?
4. Hark erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,
5. eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.
6. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.