22. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion:—Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.
23. Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten:—Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
24. Jesusek, ordea:—Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.
25. Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:—Lagun nazazu, Jauna.
26. Jesusek, orduan:—Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.