Mateo 14:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».

9. Goibel jarri zen erregea, baina, mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, eskatua emateko agindu zuen,

10. eta Joani lepoa moztu zioten kartzelan.

11. Azpil batean burua ekarri eta neskatxari eman zioten, eta honek amari.

Mateo 14