Mateo 12:47-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

47. Batek esan zion:—Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian.

48. Jesusek, berriz, erantzun zion:—Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?

49. Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen:—Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.

50. Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.

Mateo 12