53. Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu.
54. Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak,
55. eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.
56. Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.