Markos 3:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan.

3. Jesusek beso-elbarriari esan zion:—Jaiki eta zatoz hona erdira.

4. Eta besteei, berriz:—Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?Haiek, ordea, isilik.

5. Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:—Luzatu beso hori.Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.

6. Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.

7. Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.

Markos 3