Markos 3:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat.

2. Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan.

3. Jesusek beso-elbarriari esan zion:—Jaiki eta zatoz hona erdira.

4. Eta besteei, berriz:—Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?Haiek, ordea, isilik.

5. Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:—Luzatu beso hori.Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.

6. Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.

7. Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.

Markos 3