2. Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien.
3. Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean.
4. Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan.
5. Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:—Seme, barkatuak dituzu bekatuak.
6. Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan:
7. «Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»
8. Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien:—Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?