Markos 16:14-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako.

15. Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei.

16. Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua.

Markos 16