6. Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena.
7. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera.
8. Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten.
9. Pilatok erantzun zien:—Nahi al duzue juduen erregea askatzea?
10. Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
11. Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.
12. Berriro mintzatu zitzaien Pilato:—Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?
13. Jendeak, orduan, oihu:—Gurutzera hori!