37. Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
38. Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera.
39. Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen».
40. Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome.
41. Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.
42. Ilunabarrean —larunbat-bezpera zen egun hura, festarako prestaketak egiteko eguna—,