23. Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina ez zuen hartu.
24. Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez.
25. Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean.
26. Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea».
27. Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.(
28. ).
29. Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena!
30. Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»
31. Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin.
32. Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun».Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.
33. Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte.
34. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).