Markos 15:20-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko eraman zuten.

21. Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.

22. Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du).

23. Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina ez zuen hartu.

24. Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez.

25. Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean.

26. Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea».

27. Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.(

28. ).

29. Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena!

30. Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»

Markos 15