Markos 15:11-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.

12. Berriro mintzatu zitzaien Pilato:—Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?

13. Jendeak, orduan, oihu:—Gurutzera hori!

14. Eta Pilatok:—Zer oker egin du, bada?Haiek, are eta oihu handiagoz:—Gurutzera hori!

15. Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.

16. Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten.

17. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan.

18. Eta agurka hasi zitzaizkion: «Agur, juduen erregea!»

19. Kanabera batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahuspez jartzen zitzaizkion.

Markos 15